EUSKAL
PARADISU
NATURALA
Exploring
the world
Aia lasaitasunaz eta paisaiaz gozatzeko herri ezin-hobea da. Zarautz eta Orioren artean kokatuta, itsasoaren urdina, baso eta larreen berdearekin elkartzen dira aintzinako lur hauetan.
Zuhaitz bereziak, basoak, baserriak… Euskal Herriko Kantauri isurialdeko benetako paisaiaren erakusle bikaina.

Euskal kulturaren erreferentea.
Aiarrak euskaraz bizi gara!  Egunerokotasunean, herriko ekitaldietan, dendetan, jatetxe eta ostatuetan, herri-kiroletan, erromerian… Animatu: Ikasi eta bizi euskara gure artean.
Ongi etorri euskararen herrira!

Gipuzkoako inguru berezi hau lurrari loturiko natura, kultura eta gastronomiaren erakusleiho bikaina da. Udalerrian zehar sakabanaturiko auzo ezberdinetan eskaintzen diren zerbitzu eta baliabideak, gainera, ondare hori guztia bertatik bertara modu gustagarrian ezagutzeko eta bisitariaren egonaldia goxatzeko laguntzaile ezin hobeak dira.
Ongi etorri Aiara!