
Pagoetako natur eta kultur ondarea ezagutzeko ibilbide ezberdinak ditugu.
Modu askean ala bisita gidatuan parkea ezagutzera gonbidatzen duten bidezodorrak daude. Seinaleztatuta eta jende guztiarentzat dira egokiak; familian, bakarka, lagunekin…
SL-Gi4001 Agorregiko ibilbidea
Iraupena: 1:30 – 2 h
Zailtasuna: baxua
Luzera: 3,5 km
Punturik altuena: 200 m
Punturik bajuena: 50 m
Kokalekua: Pagoeta Natura Parkean barrena, irteera Iturrarango aparkalekua
Ibilbide egokia familientzako, parkearen interesguneak bisitatzeko aproposa. Lorategi botanikoa zeharkatuz Agorregiko burdinolara jaisten da. Hemendik haranaren ondotik eta errota desberdinen aldamenetik igarota Manterolara iritsiko gara.
Hemendik, lorategiko beste gune batetik pasa eta baita Iturraran baserritik ere.
Ibilaldian zehar erreka ertzetako landaretza ikusteko aukera izango dugu; altza, lizarra, zumarra, sahatsa edo sahats iluna.
PR-Gi 4002 Urdaneta – Aia
Iraupena: 1:35 h
Zailtasuna: baxua
Luzera: 5,9 km
Punturik altuena: 674 m
Punturik bajuena: 312 m
Kokalekua: Pagoeta Natura Parkean barrena, irteera Urdaneta auzoa
Ibilbide honek Urdaneta auzoa eta Aiako erdigunea elkartzen ditu, bere ikuspuntu desberdinak deskubrituz. Paisaia ederrez gozatzeko aukera izango duzu.
Lotura Neberako Lizarra – Sarrola
Iraupena: 40 min.
Zailtasuna: baxua
Luzera: 1,6 km
Punturik altuena: 515 m
Punturik bajuena: 240 m
Ibilbide honek PR-4001 eta SL-Gi 4002aren arteko lotura ahalbidetzen du.
SL-Gi 4002 Faunaren ibilbidea
Iraupena: 2 – 2 h 30 min.
Zailtasuna: baxua
Luzera: 6,5 km
Punturik altuena: 200 m
Punturik bajuena: 50 m
Kokalekua: Pagoeta Natura Parkean barrena, irteera Lukungo aparkalekua
Pagoetako fauna eta baserriak ezagutu nahi dituzten familia eta ibiltarientzat oso egokia da ibilbide hau.
Lehendabizi Laurgaingo aparkalekura igo behar da poliki poliki. Lardizabal jaun-andreen otoi lekua zen santutxo ezagunetik barrena. Hemendik igotzen jarraitu ezkero Sarrola baserrira iritsiko gara eta inguruko itxituretan pottokak, betizuak, orkatzak eta oreinak ikusi eta baserriko bordan parkeko animaliei buruz zerbait gehiago ikasi genezake.
PR-Gi 4001 Pagoetako ibilbidea
Iraupena: 6 h
Zailtasuna: erdia
Luzera: 17 km
Punturik altuena: 700 m
Punturik bajuena: 300 m
Kokalekua: Pagoeta Natura Parkean barrena, irteera Aiako aparkalekua
Ibilaldi honek Pagoeta mendiaren inguruan borobil bat marrazten du, paisai eta kultur intereseko hainbat lekutatik pasatuz.
Hasi eta berehala Burnigurutzeko burnizko gurutzearekin egingo dugu topo. Ondoren Azkortehaitzeko falla, Sagastizabalgo elurzuloa, Beorbarrutiko hagina eta Elutsaindiko pagadi bikaina ikusiko ditugu, lizarbakarreko bidegurutzera iritsiz.
Altzola auzora bidean beste bi elurzulo ikusiko ditugu. Pagoeta mendia inguratzen jarraituko dugu panoramika ederrak erakusten dizkigun pista batetik.
Azken zatian transhumantziako bidea zenarekin bat egiten du ia Aiara iritsi arte.