AIAKO ARDI JOLASA
Aiako Ardi Jolasa
Jolas erraldoia

Originala eta berezia da, pedagogikoa, ikasteko balio baitezake jolasari arreta pixka bat emanez gero.

Jolasa ibilbide bat da, lurrean dagoena, zoruan. 63 koadro, Aiari eta aiarrei buruzko gaiak azaltzen dira. Horixe bait da jolasaren oinarria: herria zer izan den eta nolakoa den besteei erakustea. Eguneroko bizitza, auzoak, ohiturak, pertsonaia historikoak, kirolariak, baserritarren lanabesak…

Arditik ardira emaiozu bira!

Lurrean kokaturiko jolas erraldoiak 836 baldosa ditu. 13 metro luze eta 6 metro zabal. 63 laukitxo.

Erdian erruleta bat eta aldamenean bi panel, jolasaren arauekin eta laukitxo batzuen azalpenakin.

Mahai jolasa ere badugu!