PASEALEKU IRISGARRIA
Ibilbide bat baino askoz gehiago
Deskonektatu eta gozatu naturaz ibilbide zirkular honetan. Kaskoan bertan kokatuta, kilometro eskas duen bide honek Aiaren ikuspegi panoramikoa eskeintzen dizu. Baserriko abere zein hegaztiak ere izango dituzu bidelagun: astoak, oiloak, behorrak, ardiak…
Ez galdu Aiako egunsentien ikuskizuna: Ibilbidearen ekialdera begira dauden eserlekuetatik eguzki irteera ederrak ikus daitezke.
Hegaztien behatokia: Ohiko txantxangorri, kardantxulo, birigarro, zozo, txepetx e.a. gain, miroak (udazken aldera askotan ikus daitezke galtzeko arriskuan dauden hegazti eder hauek), zapelaitzak (hauek ere galzorian), saiak…
PAISAI EDERRAZ GOZATZEKO AUKERA PAREGABEA