Mila urteko historia duen herria dugu Aia. Han eta hemen gure arbasoak utzitako aztarnak topa ditzakegu. XVI eta XVII. mendeko eraikin dotoreak, eliza eta baseliza…
Aiako herrigunea udalerriaren bihotza da, bertan biltzen dira herriko eraikin eta udal zerbitzu gehienak.
Herriguneko monumentu multzoak osatzen duten eraikinak hauek dira:
San Esteban Parrokia (XV-XVII)
Elizaren lehen aipamena 1350. urtekoa da. Historian zehar mendez mende berreraiki eta handitu dute. Nabe bakarreko eraikina da. Gurutze latino itxurako oinplanoa, abside alakatuak eta gurutze gangak ditu. Gaur egun kaskoaren ikonoa da.
Aizpeako Amaren Ermita eta galtzara (XV)
Aiako baseliza zaharrena da, eta garai batean parroki nagusiaren funtzioak betetzen zituen. Lehen aipamena 1530. urtekoa da. Aldaketa handiak egin dizkiote bertako erretaulari obra ezberdinekin. Ermitaren festa eguna Irailaren 8a da.
Etxetxo
Barroko garaiko otoiztegia. Harearrizko 3 gurutze, Jesusen Pasioko irudi landuekin erdikoa.
Serorategi (1734)
Interes handikoa.
Erreroenea (1774)
Interes handikoa.
Gilisastienea (XVII)
Interes handikoa.
Ostatu Berri (1735)
Interes handikoa.
Garagorrienea (1735)
Interes handikoa.
Udaletxea (1563-1852)
Beltraenea izenez ezagutzen zen.