PAGOETA NATURA PARKEA

ERRESERBAK ETA INFORMAZIOA

Telefonoa: 943 83 53 89
iturraran@gipuzkoanatura.eus

AZAROA

Pagoeta Natura Parkea Aia

Plan bikaina goiza pasatzeko.
Ibilaldi bat egin, Agorregiko errotak ikusi,
norberak bere ogi oreari forma eman eta dastatu!
Azaroak 15, 10:30 – 13:15 euskaraz.

Gabonak hurbiltzen ari dira, eta Pagoeta natura-parketik proposamen
berezi bat dakarkizuegu! Basoko elementu naturalei (adarrak, pinaburuak,
hosto lehorrak…) bigarren bizitza bat emango diegu, etxea apaintzeko
eskulan original eta pertsonalizatuak sortuz.
Zatoz familiarekin edo lagunekin sormenez beteriko goiz batez gozatzera!
Azaroak 22, 10:30 – 12:30 Euskaraz

Gipuzkoako Orientazio Taldeak ezarririko orientazio
zirkuituetako batean ALTXORRAREN BILA jolasa burutzeko
aukera izango da. Orientazio mapa baten laguntzaz
Iturrarango Lorategi Botanikoan balizak topatu beharko dira
eta horretaz gain naturako zenbait gaiei buruzko galderei
erantzun beharko zaie altxorra bilatu ahal izateko.
Sorpresak egongo dira partaide guztientzat.
Larunbat, igande eta jaiegunetan.
Hasiera ordua: 10:00 – 11:30

Bisita gidatuak.
Igande eta jaiegunetan.
11:15 Euskaraz / 12:00 En castellano
Erreserba egitea beharrezkoa da

Bost mendeko historia duen egurrezko etxea.
Parketxea eta haren ingurua benetako paradisu txiki bat dira.
Jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri eder
honek historia, natura eta ondarea uztartzen ditu leku paregabe batean.

Lorategi Botanikoa, naturaren erakusleiho paregabea
Iturraran Parketxearen inguruan kokatutako Lorategi
Botanikoan mundu osoko milaka zuhaitz, zuhaixka eta
landare espezie ezagutu ahal izango dituzu.
Gainera, Biodibertsitatearen Lorategia ere badu, arriskuan
dauden Euskal Herriko landareen bilduma
ezagutzeko aukera eskainiz.

Agorregi Burdinola Aia
Iturraran Lorategi Botanikoa Aia
Pagoeta Natura Parkea Aia