AIAKO PARETA

Igoera klasikoa

Agerre baserritik Aitzpea ermitarainoko igoera beldurgarri honen inguruan kondairak bolo-bolo dabiltza, baina datuek ez dute gezurrik esaten: igoera klasikoak 1,3 km-ko luzera eta 200 metroko desnibela du; batez besteko malda portzentaia %14,5 da eta maldarik gogorrena %28koa. Horregatik azken urteetan Txirrindularitza Profesionalean hainbat lasterketa garrantzitsuetan sartzea erabaki dute.