SL-Gi 4003 Pagoetako hagina

Ibilbide honen bidez, bisitariak inguru honetako haginaren (Taxus baccata) presentzia handia ezagutzeko aukera du, baita koniferoen eta hostozabalen basoak ere. Baso horietako asko 1956tik aurrera egindako baso-berritze lanetatik datoz, eta gaur egun haginaren eta gorostiaren oihanpea garatzeko eta sortutako zuhaitz-azalerak naturalizatzeko egindako baso-lanen emaitzak ikusteko aukera ematen dute. Nahiz eta gehienak hagin gazteak izan, populazio horien dentsitatea Iberiar Penintsulan potentzial handiena duten multzoetako bat da.

Life Baccata europar proiektuari esker, Aian hasi eta amaitzen den zazpi kilometroko ibilbidea osatu da. Pagoeta Parke Naturaleko ipar isurialdean hasten da, Laurgainen, eta ibilbidean zehar hainbat gune esanguratsu ezagutzeko aukera eskaintzen du: Aizkorteko haitzetako haginen basoa, Sagastizabal baserria eta pagadia, Beorbarroteko hagin berezia eta Elutsaundiko pagadia.