SL-Gi 4001 AGORREGI: BURNIA ETA URA

Ibilbide hau familian egiteko aproposa da, eta naturaren indarra pertsonen beharretara nola moldatu zen ezagutzeko aukera eskaintzen du. Lorategi Botanikoa zeharkatuz, tokiko zein espezie exotikoz osatutako paisaia aberatsa ezagutuko duzu.
Handik Agorregiko burdinolara jaitsiko gara, duela lau mende martxan jarritako teknologia jasangarriaren adibide bikaina ezagutzeko.