PR-Gi 4002 PAGOETAKO GURUTZEA

Ibilbide honek Urdaneta auzoa eta Aiako erdigunea lotzen ditu, ingurua ikuspuntu desberdinetatik ezagutzeko aukera emanez.
Aia auzo eta hirigune txiki askok osatzen duten arren, hedaduraz Gipuzkoako herri handienetakoa da. Ibilbidea herriko lurretan barrena egiten da, Urdaneta auzotik Aiako erdigunera. Bidean, paisaia ederrez gozatu ahal izango duzu eta naturako zein historiako hainbat txoko ezagutuko dituzu.