PR-Gi 4001 PAGOETARI BIRA

Ibilaldi honek Pagoeta mendiaren inguruan ibilbide zirkularra osatzen du, paisaia eta kultur intereseko hainbat lekutatik igaroz.

Ibilbidearen hasieran, Burnigurutzeko burdinazko gurutzearekin egingo dugu topo. Handik aurrera, Azkortehaitzeko falla, Sagastizabalgo elurzuloa, Beorbarrutiko hagina eta Elutsaindiko pagadi bikaina bisitatuko ditugu, Lizarbakarreko bidegurutzera iritsi arte.

Altzolako auzora bidean, beste bi elurzulo ikusiko ditugu, eta Pagoeta mendia inguratzen jarraituko dugu panoramika ederrak eskaintzen dituen pista batetik.

Azken zatian, transhumantziarako erabiltzen zen bidearekin bat egingo dugu, ia Aiara iritsi arte.