GR 35 E01 ALTXONBIDE IBILBIDEA: ZARAUTZ - BIDEGOIAN

Ibilbide luze honek Lizarrusti (Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga) eta Zarautz, Gipuzkoako kostaldea, lotzen ditu artzain-bide zaharrei jarraituz. Altxonbide izenak berak ere hori adierazten du: Artzainen Bidea. Xenda honen bidez hainbat babesgune garrantzitsu zeharkatzen dira: Aralar Parke Naturala (Lizarrusti), Hernio-Gazume KBEa, Pagoeta Parke Naturala eta Iñurritza Biotopo Babestua (Zarautz).

Artzainek ardiak maiatzean lur garaietara igotzen dituzte eta urrian zonalde epelagoetara jaisten, beti animalientzako belar bila. Ibilbideak transhumantziako ohitura horien lekukotasuna gordetzen du, mendialdea eta kostaldea lotzen dituen bide historiko baten bidez.