MEGALITOAK, KAROBIAK ETA ELURZULOAK
Elurzuloa Aia
Iraganera bidaia

Natura parkean zehar dauden baserrien inguruan aztarna ugari aurkituko ditugu:
antzina-antzinakoak diren megalitoak, tumuluak eta trikuharriak alde batetik, eta
industriaurreko elurzulo eta karobiak bestetik.

Pagoetako Estazio Megalitikoa izen bereko mendian dago, Aiako udal-barrutian. Trikuharri bat eta zortzi tumulu hartzen ditu barne: Arreta, Murugil I, Murugil II, Urruztume I, Urruztume II, Urruztume III, Urruztume IV eta Saberriko Haitzak tumuluak eta Olarteta trikuharria.

Dolmenak – “trikuharri” izenarekin ezagun ohi direnak – hildakoak ehorzteko hilobi kolektiboak dira, artzain-tradizioko taldeek eraikiak Kobre eta Brontze-Aroetan, orain dela 5.000 eta 3.000 urte artean.