2017an, probalekuaren eraikinari erabilera anitzagoa eman nahian, Aiako Udalak espazio hori egokitzeko lanei ekin zion: ate berria, zoru muntagarria, isolamendu akustikoa, argizteria berritua… gaur egungo Aia-Probalekuaren kultur ekitaldietarako azpiegitura nagusia sortuz.

Lehen denboraldia. 2019-2020 bitartean, KALAKAN, MIKEL MARKEZ, JULEN ALONSO eta OINKARI, BUHAMEAK eta CARLOS NÚÑEZ pasa dira Aia-Probalekutik. Eskerrik asko lehen denboraldi honetan gurera hurbildu zareten guztioi. Zuen erantzun bikainari esker aurten ere kalitatezko kultura emanaldiez gozatu ahal izango dugu.

2021 honetan, musika, dantza, antzerkia… kultur eskeintza zabal eta orekatua. Guztiak maila handiko artistek ekoiztutako ikuskizunak zalantzarik gabe. Gozatu kulturaz gurean!