ORIENTAZIO ZIRKUITUAK
Orientazio zirkuitua Aia
Aurkitu, ikasi eta gozatu

Orientazio froga bat, mapa batean adierazitako ibilbide bat  naturan jarritako balizak bilatuz egitean datza. Parte hartzaile bakoitzak,  mapa bat eta kontrol txartel bat izango du, bertan baliza bakoitza zulatu  beharko delarik. Orientatzen ikasiz, Pagoetako Parke Naturalaz gozatu  eta Iturrarango Lorategi Botanikoa ezagutu dezakezu.

Horia, 1,3 km (familia eta umeei zuzendua)
10 baliza 

Laranja, 2,7 km (gazte eta heldu hasi berrientzat)
15 baliza 

Gorria, 3,5 km (orientazioan aritzen direnentzat)
18 baliza

Telefonoa: 943 83 53 89
iturraran@gipuzkonatura.eus