ERLATEGIA
Erletegia Aian
Erle beltza

Iturraran Parketxetik gertu eta helburu didaktikoekin,  erlategi bat eraiki da eta bisita gidatuetan erlauntzen egitura eta  antolaketa ikusi ahal izaten da, erleen bizimodua zuzen zuzenean  jarraitzeko prestatua baitago.

Euskal Herriko erle beltza da bertan daukaguna.  Bertako erlea da, ekoizpen erregular bat ziurtatzen du, zainketa  minimoa behar du eta ekosistema mantentzeko beharrezkoa da.

Gure ekosistemen polinizatzaile nagusienetakoa da,  horregatik da hain garrantzitsua bere kontserbazio eta zabalkuntza.

Bisita gidatuak
Telefonoa: 943 83 53 89
iturraran@gipuzkonatura.eus