BASO BAINUAK
Baso bainuak Aia
Zer da baso bainua?

Naturan murgilduz, eguneroko erritmo bizia moteltzen laguntzen digun esperientzia sentsoriala da baso bainua.

Inguruari so egin, laztandu, usaindu, dastatu, entzun. Bost zentzumenak eta naturako elementuak elkarrekin jolasean.

Erritmo pausatu batean arnasa hartu, inguruneaz gozatu eta txunditzeko gaitasuna oroitzeko nahia da soilik behar dena…

Familian, lagunekin, bakarka, taldean…
Eguneroko erritmo azkarrak gailendu egin zaituela, nekatuta zaudela edota zure sormen gaitasuna galduta duzula sentitzen baduzu, baliteke naturara itzuli eta baso bainu batean parte hartzeko unea izatea.

Telefonoa: 657773091
arretapagoeta@gmail.com 

3 argazki hauek: Arreta Pagoeta