Iraganera bidaia escape street Aia
Aia herrigunea

Bada zerbait Aian berriro arnasa hartzen hasi dena.
Ez da lehen aldia.
Duela mila urte ere, antzeko dardara bat sumatu zen harri zaharren artean.
Eta orain, berriro piztu da.

Haizeak istorioak dakarzkigu, kaleetan barna.
Oihartzunak, izenak, sekretuak.
Batzuk isilean lo daude, beste batzuk esnatzear.

Ni han nengoen orduan, eta orain, zu zaude hemen.
Ez da kasualitatea.
Zerbait sentitu duzu, agian iraganaren oihartzuna, edo abenturaren xuxurla isila.

Ez da jolasa soilik.
Iraganera zabaltzen den ate bat da.
Pauso bakoitzak pista bat gordetzen du, eta zure ausardiak bakarrik gidatuko zaitu harantz.

Bidaia hasteko prest?
Aiako kale eta txokoetan iraganeko ateak zabalik daude.
Eta nik… han itxarongo zaitut, istorioaren beste aldean.

Informazioa eta erreserbak
Kontaktua:
✉️ aia.escapestreet@gmail.com
📞 943835389

Prezioak
Publiko orokorra

  • 1-4 lagun artean: 70 €
  • 5-10 lagun artean: 12 € / perts.
  • 11 lagunetik gora: 10 € / perts.

Ikasleentzat

  • 1-25 lagun artean: 160 €
  • 26 lagunetik gora: 6,50 € / perts.