BIZKAR
Bizkar landetxea Aia

Kontaktua

Laurgain auzoa, 11
20809 Aia
Tel.: 679955689
kaixo@bizkar.eus
www.bizkar.eus

REG: XSS00179

Etxea

Bizkar baserria Pagoeta Natura Parkean dago, Zarauztik 10 minutura eta Donostiatik 25 minutura. XV. mendeko eraikina da, eta belardi, pagadi eta hariztiz inguratuta dago. Bederatzi hektareako lursaila du; naturaz eta bertako lasaitasunaz gozatzeko leku aproposa.

Baserria erabat berritu da, jatorrizko izaerari eutsiz eta urte osoan eroso egoteko egokituz. Ingurunea errespetatuz, gaur egungo beharretara moldatu da.

Bizkar osorik alokatzen da, talde bakarrarentzat. Horrela, bertan ostatu hartzen dutenek lasai egoteko eta baserriaz beren kasa gozatzeko aukera dute. Barruan, espazio zabalak ditu, elkarrekin egoteko eta denbora partekatzeko.

Bizkar landetxea Aia
Bizkar landetxea Aia
Bizkar landetxea Aia
Bizkar landetxea Aia
Bizkar landetxea Aia
Bizkar landetxea Aia