AZOKAK

LANDARE BEREZIEN AZOKA
APIRILAK 25 eta 26

Landare Berezien Azoka 2026 Aia

Aurten, 50 mintegi bilduko dira bertan, kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiz 🌺🌿🌸

🕒 Azoka 10:00etatik 18:00etara egongo da irekita.

SARRERAK
Sarrera: 6 €
Aurre salmenta internetez:
Erosi sarrera

TAILERRAK
Azokaz gain, bi tailer antolatu dira Gukaren eskutik.
Egunkari zaharrei bigarren bizia emango diegu: loreontzi bihurtu, haziak landatu eta… etxera, eskuz egindako opari berezi batekin!

📆 Apirilak 25  · 17:00 – 18:00
📆 Apirilak 26  · 11:00 – 12:00
📍 Kultur etxea
🎟️ Doan

ℹ️ Aurrez erreserbatu behar da:
943 83 53 89
iturraran@gipuzkoanatura.eus

APARKALEKUAK ETA GARRAIOA
🕒 Azoka 10:00etatik 18:00etara egongo da irekita.
🚙 Bi aparkaleku egokitu dira herritarrentzat: Aian eta Orion (Txurrukan).
🚌 Autobusak ibiliko dira joan-etorrian. Aparkalekuetatik azokara 09:15tan aterako da lehena eta 16:45tan azkena. Azokatik berriz, 18:15tan aterako da azkena.
🚊 🚌 Trenez datozenentzat ere autobus zerbitzua izango dute Zarauzko Euskotren geltokitik (San Pelaioko geralekua). Autobus geltokia suhiltzaileen biribilgunean kokatuko da. Lehendabizikoa 09:30ean abiatuko da eta 14:30 bitartean ordu-erdiero izango da eta handik aurrera orduro izango da, azkena 16:30tan.
Azokatik Zarautzera lehendabiziko autobusa 10:45tan izango da. 14:45ak bitartean ordu-erdiero izango da eta gero orduro, azkena 18:15tan.

Informazio gehiago