ALTXERRI
altxerriko labar margoak aia
Labar margoak

Altxerriko haitzuloa itxita eta ezkutuan egon zen 1956ra arte. Bertan dauden labar margoak Goi Paleolitokoak dira. Lehen irudiak 1962an aurkitu ziren; irudi multzoen artean esanguratsuenak Arrainak, Txoriak eta Bisonteak dira, Elur-Orein eta Azeriekin batera. 2008an UNESCOk Gizartearen Ondare izendatu zuen Altxerriko haitzuloa.

1956an hainbat obra egin zituzten eta materiala eskuratzeko, behin behineko harrobi bat ireki zuten Altxerri baserritik metro gutxira zegoen kareharrian. Harrobian dinamitaz egindako leherketetako batean, metro bat zalbal eta 80 cm luzera duen zulo bat egin zuten. Kareharrian egindako zulo luze eta handi bat ikusi zuten handik, milaka urtean ezkutuan egona. Hasieran, inguruko gazte batzuk baino ez zituen erakarri haitzuloak, eta haiek izan ziren han sartzen lehenak. Aurkikuntzak ez zuen aparteko garrantzirik izan. Harrobia ez zen askoz gehiago ustiatu aurkikuntza eta gero; ez zuten leherketa gehiago egin eta ia bere horretan eusti zitzaion haitzuloari.

Aranzadi Zientzia Elkartea
1962an, Aranzadi Zientzia Elkarteko zenbait kide etorri ziren haitzuloaren azterketa espeleologikoa egitera, urte batzuk lehenago aurkitutako zulotik abiatzen ziren leize batzuk bazirela jakinda.